Gaur, Ordiziako infantil neskek Majorin jolastu dugun partidua Easo Loyola Haurralderen aurka, ezin hobea izan da.
Lehenengo laurdenean, Esti, Maider, Maialen Ezeizabarrena, Maialen Sebastian eta ni Maddalen Erauskin atera gara. 24-2ko partziala egin dugu laurden honetan.
Bigarren laurdenean, Garazi, Maialen Ezeizabarrena, Maria, Ane eta Ainhoa atera dira. Hauek ere ondo jolastu dute eta abantaila handia geneukan.
Hirugarren laurdenean, Esti, Ana, Maider, Maria eta ni atera gara. Laurden honetan 56 punturaino iritsi gara, eta izugarrizko abantaila geneukan jadanik.
Azkeneko laurdenan aldaketak egin ditugu, beraz, pertsona desberdinek jolastu dute. Partiduaren amaiera 72-17 izan da.
Partiduko punturik gehienak Maider Camarak sartu ditu, guztira 30 puntu. Maialen Ezeizabarrenak oso ondo jolastu du, esan behar da hankan golpe bat zuela eta berez ezin zuela jolastu baina hala eta guztiz ere 12 puntu sartu ditu.
Hurrengo partidua larunbatean izango da Majorin goizeko 12:00etan Beasainen aurka. Partidu hau irabazten badugu finalerdietara pasako gara, baina komeni zaigu azken partidua, Bera-beraren aurka ere irabaztea.
Sailkapen ikusteko sartu hemen beheko helbidean:
http://kirolak.net/eu/competiciones-calendario.asp?deporte=baloncesto&qref=183&qcat=10&qjornada=2008-04-06&cat=10&gr=12&clas=0
Partidu batzutako bideoak ikusteko sartu: http://basketim95.wordpress.com/